miércoles, 22 de diciembre de 2010

WEB ORRIALDEAK AZTERTZEN

Behatutako orriealdeen artean ondoren esango ditudan gauzak aztertu ahal izan ditut. Kontutan hartu behar da orrialde guztiak ez direla berdinak, beraz, formato, eduki, elementu teknikoei... begira desberdintasunak antzematea erabat normala da.

Aurkitu ditudan hiru orrialde desberdinez arituko naiz:

  •  Lehenegoa internetaren bidez, era praktiko eta dinamikoago batean lantzeko matematika ariketak dituen orrialdea izango da. Bertan, begibistan, ez dago sarrerarik ezta loturarik ere.  Ordea, ezkerreko aldean ariketa desberdinen zerrenda ikus dezakegu azpian hauen erantzunak daudelarik. Beheko aldean, hasierara bueltatzeko ikurra ere ikus dezakegu. Ariketak interesgarriak direla esango nuke, izan ere, jolasteko problemak izango balira bezala aurkezten du materiala (marrazkia eta azalpena). Bereala ikus dezakehgu ariketa interesatzen zaigun ala ez, horretan irudiak asko laguntzen gaitu. Moteltasunaren aldetik ez dago arazorik, orrialdea arin kargatzen da eta gainera nahi izatekotan egilearen izena helbidean agertzen da.

  • Bigarrena bolg bat izango da. Blog honetan ingurune arloan lantzen diren gaiak landu ahal izango ditugu. Aurrekoarekin alderatuta orrialde hau osotuagoa dagoela esango nuke, izan ere, artxiboak, ingurunea lantzeko gai ugari, ariketa ugari, sarrerako azalpenetxoa... ikus dezakegu. Ziklo desberdidnen anistasuna aukeran daukagu, horrek aukeraketa zabalagoa izatera eramaten gaitu. Beste orrialde desberdinetara joateko loturak erraz ikus ditzakegu eta gainera arinak izaten dira.  Hauek, gaiarekin batera oso interesagarriak direla uste dut. Hauek, marrazki esanguratsu batekin, orrialdearen erdian aurkitu ditzakegu. Ezkerreko partean zikloka orrialde orretan landu ahal ditugun gaien eskema begistatu dezakegu. Eskumako atalean aldiz, bestelako informazioa dago: sarreratxia, egutegia, gehien ikusitako ariketak, artxiboak, estadistikak, ariketak komentatzeko aukerak...

  • Hirugarrenerako zientzia.net atariko orrialdea aukeratu dut. Hau aurreko biekin alderatuta desberdina dela ere esango nuke. Orrialde honetako informazioa berezitasun bat dauka, arestikoak ez bezala, zientzia.net eguneratu egiten da, informazioa berritzen doa. Aldizkariak, artikuluak, argazkiak, dosierrak... aztertzeko aukera ematen digu. Ariketak era zuzen batean agertu beharrean, zeharkako era batean daudela esango nuke. Hau da, ez daude aurreko orrialdetan erraz asko antzeman genezakeen arikteak, horren ordez informazioa dago, eguneratutako informazioa, errrealitatearekin lotutakoa. Hori oinarritzat harturik beste mota bateko ariketa interesgarriak prestatu genezakeelakoan nago. Ezkerreko partean orrialdeak berak dituen osagaiak agertuiko dira: albisteak, dosierrak... erdiko partean klikatzen duguneko informazioa agertuko zaigu eta eskumako atalean gaiak eta bilaketa aurreratua izatera lagungarri izango zaigun txokoa.

miércoles, 1 de diciembre de 2010

MULTIMEDIA LITERACY DIGITAL STORY (BIDEOAK PAREKATZEN)

Bi bideoak ikusi ondoren, esan dezaket biek gogoeta egitera bideratu nautela. Lehenengo bideioan "Multimedia literacy digital story", ulertu dudanaren arabera, adieraztera eman nahi du egun teknologia berrien bidez posible zaigula era ulerkorrago eta ikusgarriago batean gure inguruan dauden eta imaginatzeko zailak zaizkigun kontzeptu horiek ikastea edo behintzat ulerkorragoak izatea. Nire ustez, sarean askotan ikusgarri diren errealitatearen antzezpen horiek (bihotza zelan mugitzen den..) oso erabilgarriak izan daitezke hezkuntzan jarduteko. Baina, bigarren bideoa esaten duenez, ondo jakin behar da mundu honetan, sarean alegia, agertzen diren hamaika gauzetatik egokiena eta bakoitzarentzat erabilgarriena dena aukeratzen. Horrek alfabetizazio prozezu batera garamatza.

Alfabetizazioa hitz potoloa da, ez da bakarrik interneten informazioa bilatzen jakitea baizik eta kontziente izan behar gara honen guztiaren atzean nor dagoen, saretik bertatik ibiltzeko zer nolako arauak jarraitu behar diren, norberaren pribatasunaren garrantzia, gauzen interpretazioa...
Kritikoak izan behar gara, ez dugu dena onartu behar, sortzaile eta kontsumitzaile izan ahal garenez gero, gauzak hobetu, birsortu eta berbidali egin ahal dugu. Horrek, guzti horrek, kultura digital aktibo baten partaide bihurtzera eramaten gaitu (baloreak errespetatuz).

PROGRAMAS ESCUELA 2.0 Y PIZARRA DIGITAL

Jakin badakigu egun Teknologia Berriak izugarrizko indarra daukatela gure gizartean. Hain da handia daukaten eragina ezen hezkuntza alorrean (eskoletan) ere nabaria izan da.

Askotan, batez ere azkenengo denboralditxo honetan, entzun izan dugu 2.0 ren aipamena. Baina zer da benetan 2.0? esanahi berdina dauka eskolan bertan eta eskolatik at?
Irakurritako testuan oinarrituz eta horrekiko gogoeta eginez konturatu naiz oso erratuta egon naizela eskoletan modan jarri den kontzeptuarekin, "escuela 2.0" -arekin hain zuzen ere.  Escuela 2.0, Pizarra Digitala oinarritzat duen "paradigma" honek, hezkuntza alorrean hobekuntza signifikatiborik emango ez duelakoan nago, are gehiago, irakurritakoa kontutan hartuta, uste dut aurrerakada baino atzerapausoa ematera ermanago gaituen programa dela. Izan ere, era labur batean azalduta, ez dauka helburu hezkuntza sistemak urteetan izan dituen arazoei aurre egitea. Bere oinarrian irakasleen formakuntzei arreta eskeintzen dietela estaen duen arren, ez dio arazo horreri konponbiderik ematen (beste askoren artean). Ez dago dirurik irakasleen formakuntzarako (diru publikoa infraestrukturetan, softwar-en lizentzietan..) gastatzen delako. Hau horrela, zer irakatsiko diete irakasleek ikasleei? Kontutan hartu behar da irakasleen formakuntza eta motibazioan, TIC en egokitasuna eta moldaketa errealitate bakoitzari zehaztu beharra... Ez dute irakasleen beharrak eta proposamen didaktikoak eta teknologikoak entzuten, ez dago aukeratzerik, honekin zera esan nahi dut: zentruetara eramaten den materiala (hardware eta software ) administrazioa eta multinazionalak eurak aukeratzen dituzte errealitate bakoitzaren moldaketa alde batera utziz.

Konturatu ahal garenez, era honetan oso zaila izaten da hezkuntza zailean helburu eta emaitz onak (behintzat gustatuko litzaizkigukenak) lortzea, izan ere, eskolatik kanpo eskatu ez dugun eta aldatzeko aukerarik ez dugun materiala etortzen zaigu eta hori aurrean izanda, prestakuntza egoki bat aurretik izan barik, irakasleak gai izan behar dira hezkuntza eta emaitz egokiak lortzeko.

Hau laburbilduz zera esan nahi dut, azken finean, eta testuarekin bat eginez uste dut Escuela 2.0 delako hau edo Pizarra Digitala (arestian esan bezala Escuela 2.0 ren oinarria), errekurtso publikoen erabilera desegokia dela, ez eraginkorra, negozio hutsa da.  Hezkuntza planteamenduak zein planteamendu pedagogikoak alde batera uzten duenez gero (hainabt gauzen artean), ezineskoa zait pentsatzea onuragarria izan daitekeela hezkuntza alorrean. Honekin zera utzi nahi dut garbi: ez nago eskoletan teknologia berrien eta hauen erabileraren irakaskuntzaren kontra egiten, baizik eta Escuela 2.0k herramineta hauei ematen dien erabilpen eskasei.

martes, 23 de noviembre de 2010

NETIKETA ETA SAREAREN ERABILERA

Netiketa interneteko eztabaidetan, eta bereziki posta elektronikoa erabiltzerakoan zaindu beharreko arauak dira. Interneten komunikazio eraginkorra egon dadin gizalegezko portaera ezinbestekoa da, hori dela eta, sareko baliabide bakoitzak arau zehatzak ditu.

Normalean ez ditut orientazio arau horiek intentzionalki jarraitzen, izan ere, ez dut ordenagailua asko erabiltzen, eta erabiltzen dudanean oso denbora laburrean egoten naiz kontutan hartu barik arauak betetzen ditudan ala ez.

"Netiketa arauak" testua irakurri ondoren,  esan beharra daukat batzuk gurebarik, gehienetan, betetzen ditudala, esate baterako: helbidea zaintzea eta lagunei soilik ematea, testuaren itxura, zerrendaren gaiari ez dagozkion mezuak idaztea (Offtopik mezuak).... baina bada betetzen ez ditudanak ere: ez dut kontutan hartzen erantsita bidaltzen ditudan artxiboen neurria, ez dut harreta handirik jartzen artxiboen formatuetan....

Imaginatzen nuen sarean egoteko arau batzuk egongo zirela, hainbat lekutan moduan, baina ez nekien zeintzuk ziren, are gutxiago horrenbeste betetzen ez nituenik.

Hauetatik gehienak inportanteak direla uste dut, adibidez:
  • Helbidea zaintzea eta lagunei soilik ematea. (Norberaren segurtasuna dela eta)
  • Testuaren itxura. (Txarto ulertzeak ez egoteko)
  • Pantailaren atzean anonimatuan gordetzea norberaren burua. ( Norberaren segurtasunerako arriskutsua dela uste dut, gainera arazo bat izatekotan pertsona horrekin, ezin diezaiokegu ezer leporatu ez baitakigu nor den).
  • Ez onartu edonork bidalitako artxiboak ( Ez dakigu nor dagoen horren atzean)
Badaude beste batzuk niretzat, aurrekoekin alderatuta, garrantzi gutxikoak direnak, esate baterako:
  • Ez aztoratu laguna mezu sorta handiekin.
  • Ez errepikatu mezu lerro bat hamaika aldiz.
  • Jendea gogaitu zerrendaren gaiari ez dagozkion mezuekin.
Ikus dezakegunez, hamaika arau daude eta horrenbeste izanda ezinezkoa zaigu danak betetzea. Egon daiteke erregela guzti hauek betetzen dituztenak, baina ene iritziz gutxienekoak dira.

BLOGAREN APLIKAZIO DIDAKTIKOAK

Jakin badakigu, egun, teknologia berriek izugarrizko hedapena izan dutela. Gure gizartean barrena zabaldu egin dira. Hain izan da ikaragarria barreiapena ezen hezkuntza gunera ere heldu da.

Blog didaktikoa da, hain zuzen ere, eskoletan erabiltzen den metodo modernoenetariko bat. Era honetan ikasleek IKT munduan sartzen hasi ez ezik, barneratu beharreko kontzeptuak ere ikasiko dute era errazago batean, nire ustean. Blog didaktikoan bai ikasleak bai irakasleak dira editore. Askotan irakasleak dira Blogaren sortzaile printzipalak eta ikasleak Blog horren aztertzaile, behatzaile eta "kontsumitzaile". Beste batzuetan, ordea, ikasleak beraiek dira Blogean informazioa sartzen, moldatzen, kritikatzen, eztabaidatzen dutenak. Era honetan uste dut ikasleek gehiago ikasteko aukera daukatela, hau da, umeek euren kabuz gauzak manipulatuz eta egniez gero ikasteko erraztasun handiagoak izaten dituzte eta gainera era motibatuago batean lan egin dezakete. Gainera, beste Blog eta eredu desberin batzuk ikusteko eta aztertzeko aukera dutenez gero, ideiak jaso dezakete eurena hobezteko zein osatzeko.

Ez dugu ahaztu behar Blog batean dagoen informazioa ikusgarri izan daitekeela edozein publikoarentzat, beraza, gurasoek euren seme-alaben ikasketak nondik norakoak diren jakin dezakete. Hau horrela, errazago egingo zaie euren seme-alabak laguntzea.

miércoles, 10 de noviembre de 2010

REFLEXIONES SOBRE LA BRECHA DIGITAL Y EDUCACIÓN

Eten digitala betidanik egon izan da. Taldeek, dituzten ezaugarriak direla eta (adina, generoa, ekonomia egoera, ikuspegi kulturala...), ez dute izan aukerarik teknologia mota zehatz batzuk erabiltzeko, ez kontsumitzaile gisa, ezta ekoizle mediatiko gisa ere.

Autorearen arabera hainbat eten mota aurki daitezke: Esaten homen da teknologia berriei esker, batez ere internetari esker, pertsona oro gai garela mugarik gabeko informazioa eskuratzeko, egia da hori? Eten digitalak argituko digu galdera honen erantzuna.

Eten digitalak erreferentzia egiten dio sarera konektatzeko baliabide ezei, hain zuzen ere, internetera konektatu daitezkeen pertsona, instituzio, gizarte zein herrialde eta bertara sartzeko aukerarik ez dituzten taldeen arteko desberdintasunei. Suertatzen den aukera diferente horrek pertsona zein taldeen marginazioa dakar.
Ekonomia egoera da banaketa honetan eragina daukan faktoreetariko bat. Kapitala da, hain zuzen ere, teknologia berrien mundua gidatzen duen boterea. Behaketetan oinarrituz gero, konturatu gaitezke herrialde pobreetan TTBBen erabilera oso eskaza dela, dirurik ez teknologia berrien erabilerarik ez, sarean konektatzeko aukerarik ez, ondorioz marginazioa. Beste alde batetik generoa dugu. Emakumea mundu birtual honetatik gizonezkoak baino urrunago egon direlakoan nago, izan ere, askok etxean egiten dute lan eta ez dute, agian, saltza honetan sartzeko aukerarik izan. Egia da, egun, etxetik ere internetaren abantailaz gozatu dezakegula eta horrek, nolabait lan esparruan gizon eta emakumezkoen artean egon den muga kolokan jartzen duela, baina nola erabili aurretiaz ezer jakin gabe? Askotan teknologia berriak etxean bertan izatea gertatu zaigu baina horren erabilera egokien ezjakintasunean bizi garenez gero (analfabetizazio digitala), ez diegu kasu handirik egiten. Honek ere marginazio bidera daramatzagu.
Zoritxarrez, arazo hauek eskoletara iritsi dira. Jakin badakigu egungo umeek, gazteek, ikasleek teknologia mundu honez inguratuta bizi direla, hauen erabilera arrunt zaiela eguneroko bizitzan. Beraz, hau jakinda non dago arazoa? Testuaren arabera arazoa irakasleetan dago. Haurrek gauza berriak ikasteko gogoekin joaten dira klaseetara, baina zer irakatsiko diegu eurek gu baino gehiago baldin badakite? Hor dago koska. Irakasle askori ez zaie oso ezaguna mundu desberdin honek dakartzana, ez dira alfabetuak esparru honetan eta horrek larritu egiten dituzte. Askotan konponbide errazena gai hori, TTBB landuko dituzten arloak ezabatzea izaten da, ez da, ordea, egokiena. Ikasleak motibatu behar dira. Motibazioa kontzeptu garrantzitsu bat dugu baina ez da erreza izaten klase heterogeneo batean haur guztiak neurri berdin batean animatzea. Teknologia berrik eragozpenak sortu ditzakete, izan ere, esan bezala klase batean aniztasuna dago (desberdintasun fisikoak, psikologikoak...) eta horren aurrean malgutasuna nagusi izan behar da, erantzun desberdinak egon behar dira umeentzako. Mundu moderno honek, ordea, saiatzen den arren oraindik ere ez du barietate hori lortu, oraindik, gehienetan, TTBB estandarrak aurkitzen ditugu. Honek guzti honek, marginaziora bideratzen dituzte teknologia berri hauek erabiltzeko gaitasunak ez dituzten ikasleak.
Ikus dezakegunez, teknologia berriek hamaika abantaila eskaintzen badizkigute ere, eten asko daude isteko, berritzeko, moldatzeko.

Amaitzeko, testutik ateratako esaldi bat idatziko dut, hain zuzen ere komentario hau nolabait ondorioztatuko duena: "Las tecnologian no llegan a utilizarse hasta que uno no se apropia de las mismas, y su apropiación pasa por el uso y esta por su cercania".

jueves, 4 de noviembre de 2010

TEKNOLOGIA BERRIEN ERAGINA GURE GIZARTEAN

Esan beharra dago, egun, teknologia berriek gizarte berri honen partaide bilakatzen ari direla. Izan ere, kontrolpean hartzen gaituzten hauek, edonon aurki ditzakegu. Harritzekoa da denbora tarte laburrean izan duten hedapena.

Jakin badakigu euren funtzioa mugaezina dela, hori dela eta, izugarrizko eragina izaten ari dute gure ingurunean, gure gizartean bertan. Egunerokotasunean, esate baterako, argi ikus dezakegu. Mugikorra da, askoren artean, dependentzia handien sortu diguna ene iritziz. Posiblea zaigu edonora joatea sakeleko telefonoa gabe? Zelan izan liteke lehen aparatu honen esistentziaz ez jakitea eta egun beharrezkoa izatea egunerokotasunean lasai egoteko? ikus dezakegunez gizartea aurrera doa erosotasun eta berrikuntzen bidean zehar.

Komunikazio iturrietan ere aipatzekoa da teknologia berriek sortu dituzten aldaketak. Konturatzen al gara egunkariatik edo telebistatik internetera (eremu digitaletara) eman dugun saltoaz? Lehen berriak, adibidez, egunkarietan, telebistan nahiz irratian irakurtzeko/ ikusteko/ entzuteko aukera zegoen, gaur, berriak irakurri/ikusi eta entzuteaz gain, horiekiko gure iritzia ere plazara dezakegu eta aldi berean beste herrialde bateko jende ezezagunekin (geroago lagun bilaka daitezkenak) usteak partekatu, beste ikuspuntu berri batzuk ezagutu, komunikatu. Komunikazioan izan duen txertaketa ere sinestezina iruditzen zait. Zelan da posible sarean konektatuta egonda beste eremu bateko jendea ezagutzea eta aldi berean momentuan bertan egiten ari diren gauzak zuzenean ikustea kamaratxo baten bidez? Benetan irudiezina iruditzen zait, aldi berean, arriskutsua ere. Izan ere, norberaren informazio larregi mugitzen da sarean eta horrek, arazoak sortu ditzake pribatasun kontuetan.

Jakin badakit beste hamaika alor desberdinetan TTBB-en presentzia nabaria dela baina nik, amaitzeko, hezkuntzan zentratuko naiz. Hemen ere berrikuntzak aurkitu dira. Haurrek paperean idatzi beharrean ordenagailua dute eskura eta informazioa liburutegietan aurkitu beharrean internetera jotzen dute. Berrikuntza hauek erosotasuna dakarkie, izan ere, ordenagailuarekin akatsak izanez gero ezabatzeko tekla sakatuz nahikoa dute egindako errorea ezabatzeko eta erantzun berri bat sortzeko. Liburuetan informazioa biltzae nahiko astuna izanten zen, lehenengo liburu egokia bilatu beharra zegoen, ondoren orria eta azkenik informazio baliagarria hautatu beharra genuen. Orain internetera sartu, hitz klabea idatzi eta informazioa aukeran daukagu, hori bai, testu eta orrialde ugari horien artean ondo aukeratzea komenigarria da.
Irakasleek ere euren klaseak emateko baliabide berriak dituzte: power pointak, arbel digitalak...

Honekin guztiarekin zera esan nahi dut, gizartea eboluzionatuz doa eta aurrerapen honen oinarrian teknologia berriak ditugula. Iragana, oraina eta etorkizuna markatuko duten hauek dependentzia sortuko digute (gero eta gehiago), gure gizartearen zati izango dira.