miércoles, 10 de noviembre de 2010

REFLEXIONES SOBRE LA BRECHA DIGITAL Y EDUCACIÓN

Eten digitala betidanik egon izan da. Taldeek, dituzten ezaugarriak direla eta (adina, generoa, ekonomia egoera, ikuspegi kulturala...), ez dute izan aukerarik teknologia mota zehatz batzuk erabiltzeko, ez kontsumitzaile gisa, ezta ekoizle mediatiko gisa ere.

Autorearen arabera hainbat eten mota aurki daitezke: Esaten homen da teknologia berriei esker, batez ere internetari esker, pertsona oro gai garela mugarik gabeko informazioa eskuratzeko, egia da hori? Eten digitalak argituko digu galdera honen erantzuna.

Eten digitalak erreferentzia egiten dio sarera konektatzeko baliabide ezei, hain zuzen ere, internetera konektatu daitezkeen pertsona, instituzio, gizarte zein herrialde eta bertara sartzeko aukerarik ez dituzten taldeen arteko desberdintasunei. Suertatzen den aukera diferente horrek pertsona zein taldeen marginazioa dakar.
Ekonomia egoera da banaketa honetan eragina daukan faktoreetariko bat. Kapitala da, hain zuzen ere, teknologia berrien mundua gidatzen duen boterea. Behaketetan oinarrituz gero, konturatu gaitezke herrialde pobreetan TTBBen erabilera oso eskaza dela, dirurik ez teknologia berrien erabilerarik ez, sarean konektatzeko aukerarik ez, ondorioz marginazioa. Beste alde batetik generoa dugu. Emakumea mundu birtual honetatik gizonezkoak baino urrunago egon direlakoan nago, izan ere, askok etxean egiten dute lan eta ez dute, agian, saltza honetan sartzeko aukerarik izan. Egia da, egun, etxetik ere internetaren abantailaz gozatu dezakegula eta horrek, nolabait lan esparruan gizon eta emakumezkoen artean egon den muga kolokan jartzen duela, baina nola erabili aurretiaz ezer jakin gabe? Askotan teknologia berriak etxean bertan izatea gertatu zaigu baina horren erabilera egokien ezjakintasunean bizi garenez gero (analfabetizazio digitala), ez diegu kasu handirik egiten. Honek ere marginazio bidera daramatzagu.
Zoritxarrez, arazo hauek eskoletara iritsi dira. Jakin badakigu egungo umeek, gazteek, ikasleek teknologia mundu honez inguratuta bizi direla, hauen erabilera arrunt zaiela eguneroko bizitzan. Beraz, hau jakinda non dago arazoa? Testuaren arabera arazoa irakasleetan dago. Haurrek gauza berriak ikasteko gogoekin joaten dira klaseetara, baina zer irakatsiko diegu eurek gu baino gehiago baldin badakite? Hor dago koska. Irakasle askori ez zaie oso ezaguna mundu desberdin honek dakartzana, ez dira alfabetuak esparru honetan eta horrek larritu egiten dituzte. Askotan konponbide errazena gai hori, TTBB landuko dituzten arloak ezabatzea izaten da, ez da, ordea, egokiena. Ikasleak motibatu behar dira. Motibazioa kontzeptu garrantzitsu bat dugu baina ez da erreza izaten klase heterogeneo batean haur guztiak neurri berdin batean animatzea. Teknologia berrik eragozpenak sortu ditzakete, izan ere, esan bezala klase batean aniztasuna dago (desberdintasun fisikoak, psikologikoak...) eta horren aurrean malgutasuna nagusi izan behar da, erantzun desberdinak egon behar dira umeentzako. Mundu moderno honek, ordea, saiatzen den arren oraindik ere ez du barietate hori lortu, oraindik, gehienetan, TTBB estandarrak aurkitzen ditugu. Honek guzti honek, marginaziora bideratzen dituzte teknologia berri hauek erabiltzeko gaitasunak ez dituzten ikasleak.
Ikus dezakegunez, teknologia berriek hamaika abantaila eskaintzen badizkigute ere, eten asko daude isteko, berritzeko, moldatzeko.

Amaitzeko, testutik ateratako esaldi bat idatziko dut, hain zuzen ere komentario hau nolabait ondorioztatuko duena: "Las tecnologian no llegan a utilizarse hasta que uno no se apropia de las mismas, y su apropiación pasa por el uso y esta por su cercania".

No hay comentarios:

Publicar un comentario