jueves, 4 de noviembre de 2010

TEKNOLOGIA BERRIEN ERAGINA GURE GIZARTEAN

Esan beharra dago, egun, teknologia berriek gizarte berri honen partaide bilakatzen ari direla. Izan ere, kontrolpean hartzen gaituzten hauek, edonon aurki ditzakegu. Harritzekoa da denbora tarte laburrean izan duten hedapena.

Jakin badakigu euren funtzioa mugaezina dela, hori dela eta, izugarrizko eragina izaten ari dute gure ingurunean, gure gizartean bertan. Egunerokotasunean, esate baterako, argi ikus dezakegu. Mugikorra da, askoren artean, dependentzia handien sortu diguna ene iritziz. Posiblea zaigu edonora joatea sakeleko telefonoa gabe? Zelan izan liteke lehen aparatu honen esistentziaz ez jakitea eta egun beharrezkoa izatea egunerokotasunean lasai egoteko? ikus dezakegunez gizartea aurrera doa erosotasun eta berrikuntzen bidean zehar.

Komunikazio iturrietan ere aipatzekoa da teknologia berriek sortu dituzten aldaketak. Konturatzen al gara egunkariatik edo telebistatik internetera (eremu digitaletara) eman dugun saltoaz? Lehen berriak, adibidez, egunkarietan, telebistan nahiz irratian irakurtzeko/ ikusteko/ entzuteko aukera zegoen, gaur, berriak irakurri/ikusi eta entzuteaz gain, horiekiko gure iritzia ere plazara dezakegu eta aldi berean beste herrialde bateko jende ezezagunekin (geroago lagun bilaka daitezkenak) usteak partekatu, beste ikuspuntu berri batzuk ezagutu, komunikatu. Komunikazioan izan duen txertaketa ere sinestezina iruditzen zait. Zelan da posible sarean konektatuta egonda beste eremu bateko jendea ezagutzea eta aldi berean momentuan bertan egiten ari diren gauzak zuzenean ikustea kamaratxo baten bidez? Benetan irudiezina iruditzen zait, aldi berean, arriskutsua ere. Izan ere, norberaren informazio larregi mugitzen da sarean eta horrek, arazoak sortu ditzake pribatasun kontuetan.

Jakin badakit beste hamaika alor desberdinetan TTBB-en presentzia nabaria dela baina nik, amaitzeko, hezkuntzan zentratuko naiz. Hemen ere berrikuntzak aurkitu dira. Haurrek paperean idatzi beharrean ordenagailua dute eskura eta informazioa liburutegietan aurkitu beharrean internetera jotzen dute. Berrikuntza hauek erosotasuna dakarkie, izan ere, ordenagailuarekin akatsak izanez gero ezabatzeko tekla sakatuz nahikoa dute egindako errorea ezabatzeko eta erantzun berri bat sortzeko. Liburuetan informazioa biltzae nahiko astuna izanten zen, lehenengo liburu egokia bilatu beharra zegoen, ondoren orria eta azkenik informazio baliagarria hautatu beharra genuen. Orain internetera sartu, hitz klabea idatzi eta informazioa aukeran daukagu, hori bai, testu eta orrialde ugari horien artean ondo aukeratzea komenigarria da.
Irakasleek ere euren klaseak emateko baliabide berriak dituzte: power pointak, arbel digitalak...

Honekin guztiarekin zera esan nahi dut, gizartea eboluzionatuz doa eta aurrerapen honen oinarrian teknologia berriak ditugula. Iragana, oraina eta etorkizuna markatuko duten hauek dependentzia sortuko digute (gero eta gehiago), gure gizartearen zati izango dira.

No hay comentarios:

Publicar un comentario