jueves, 14 de octubre de 2010

Web 2.0

Web 2.0  web-ean oinarritutako sare berri bat da, zeina interakzioa eta onlineko partaidetza bultzatzen duen. Era horretan, komunikazioa ez ezik, erabiltzaileen artean informazioa tartekatzeko aukera ere ematen digu.
Web eredu berri honetan erabiltzaileen esku geratzen da  (era zuzen edo zeharkako batean) informazioaren txertaketa eta berritzea.

Sare honetan mikromedioak daude, honen bidez kooperazioa, iritzi desberdinak, jende desberdina, lan desberdinak, informazio zabalagoa.. aurkitu dezakegu. Guzti hau blog-etan, wiki-etan... jaso ditzakegu.

Gizartean ematen ari diren ondorioak nabariak dira. Kontsumitzaileak sortzaileak bilakatzen ari dira eta horrek, batez ere komunikazio hedabideetan, arazoak sortzen hasi ditu. Egun, berrikuntza honekin, egunkari batek dituen aukera berdinak ditugu. Lehen ez bezala,  gure informazio iturri haindiena ez da telebista, ezta egunkaria ere, egun, interneta dugu nagusi eta horrek, nire ustez abantaila izugarria eskeintzen digu.

Web 2.0a, komunikatzeko ez ezik, segunduro berritzen den informazioaz jakitun egoteko ere baliogarria zaigu (egunkariak edo telebistak denbora gehiago behar dute berriak berritzeko). Gianera, edozer gauza erosteko unean, adibidez, ez dugu beharrezkoa iragarkietan ageri denaren arabera erabaki behar, nahikoa da foro batean sartu eta beste erabiltzaile askoren esperientziak eta komentarioak irakurtzea ideia bat izateko.
Uste dut sare berri honetan askeagoak garela geure pentsaerak eta desadostasunak adierazteko. Kritikotasunera erreztasunez eraman gaitzakeen modu posible bat dela esango nuke.

No hay comentarios:

Publicar un comentario