martes, 26 de octubre de 2010

PROMETEUS. LA REVOLUCIÓN DE LOS MEDIOS

Bideo honek egungo IKT en eboluzioaz jakinarazten digu, izan ere, gaur, edozer topa dezakegu internetan. Horrek, beste gauza askoren artean, orain arte erabili ditugun materialak eta informazio iturrien (telebista, liburuak...) nolabaiteko bazterketa dakar. Baina komenigarria da horrenbesteko aldaketa bortitza denbora tarte laburrean ematea? nora helduko gara? zein da aurrerapen honen muga?

Ikusi dezakegunez oraindik erantzuten ez dakizkigun hamaika galdera pendiente ditugu. Nire ustez, teknologia berriek gizartean aurrerapen izugarria egin ez ezik, gizakion erosotasunean ere eragina izan du. Zertarako erosi egunkaria? ez ahal da erosoagoa eta arinagoa, gainera egunerotuagoa interneten sartzea eta albisteak irakurtzea? askoren erantzuna baiezkoa izango litzateke zihurrenik, baina aztertu dezagun pribilegio hau beste ikuspuntu desberin batetik. Egoera etorkizunari begira aztertzen badugu, ikus dezakegu teknologia berriek gero eta leku, pisu handiagoa hartzen ari direla gure inguruan. Esan dezakegu makinak direla egungo sortzaile berriak, gizakiok egiten dugun lana egiteko gai diren tresnak, alegia. Beraz, baizetapen honekin ados egonez gero, honako galdera hauek, beste askoren artean, otu ahal zaizkizue: Etorkizunean zein izango da gizakion lana? mekinen menpe biziko gara? Aitortu beharra daukat ez naizela erantzun hauen jakitun, baina orain arte gizartea aurrera eraman dugun gizakiak nolabait garrantzia (nahitaezkotasuna) galduko dugulakoan nago.

Eskoletan ere nabaria da TTBB txertaketa. Jakin badakigu teknologia berrien erabilera nagusitzen ari dela zentroetan, beraz hau kontutan izanda, uste dut egokiena ikasleei teknologia berri hauen erabilera egokiaz jabetzen laguntzea dela. Era honetan, iksleen kritikotasuna jorratuko litzatekeelakoan nago. Beharrezkoa da jakitea sarean agertzen den informazio guztia ez dela beharrezkoa edo zenbait kasutan manipulatuegia egon daitekeela, beraz, aniztasun horren aurrean aukeraketa zuzena egiten ikastea ezinbestekoa da.

Guk ere, ikuspuntu desberdin horretaz pentsatzea komeni zaigulakoan nago. Sarean, esan bezala, mota desberdinetako informazio anitz aurki dezakegu. Horrek, nolabait gure pribatasuna kolokan jartzen du. Ez da bat ere arraroa tuentian edo facebook-ean sartuz gero ezagun/ ezezagun baten bizitza pribatuko datu inportanteak berenganatzea. Esan dezakegu, teknologia berri hauen erabilpen desegokiak pribatasun ezara eraman gaitzakeela eta ondorioz, kontrolpean bizitzeko arriskuan egotea.

Hau guztiarekin zera esan nahi dut, teknologia berriek abantailak eskaini ez ezik, ikuspuntu negatibo batetik behatuta desabantailak ere ekar ditzakeela. Horren aurrean, jarrera egokia gehiegikeria baztertzea eta neurriz, era egokian, erabiltzea izango litzatekeelakoan nago.

No hay comentarios:

Publicar un comentario